Laugarren aparkaleku publikoa zabalik

Guaixe 2024ko urt. 17a, 11:14

Urte hasieraz geroztik erabil daiteke Sakana Lanbide Heziketa institutu aldamenean dagoen aparkalekua.

Lanbide Heziketa institutuaren iparraldean dagoen 1.016,44 metro karratuko partzela urbanizatu ondoren, 35 ibilgailu aparkatzeko tokia prest dago. Autoak ibiltzeko tartea asfaltozkoa da, hareazkoa aparkatzeko tokia. Zolatze lanez aparte, euri urak jasotzeko sarea, argiteria eta seinaleztapen lanak egin ditu Xcava Obras y Servicios, SM enpresak. Haien truke Altsasuko Udalak 128.559,29 euro (BEZik gabe) euro ordainduko dizkio. 

173 aparkaleku plaza

  • 2014 Zelandiko aparkalekua, 47 autorendako tokia.
  • 2017 San Juan eta Altzania kaleen artean, 25 plaza.
  • 2020 Erkuden eta Bakea kaleen artean, 66 ibilgailurendako plaza.
  • 2024 Lanbide Heziketa institutu ondokoa, 35 plaza.