Altsasuko liburutegiaren urteurren ospakizuna

Guaixe 2024ko urt. 29a, 15:36

Altsasuko herri liburutegiak 90 urte betetzen ditu, eta ilbeltzaren 26an urteurrenaren ekitaldi ofiziala egin zuten. Eva Azpilikueta aktore altsasuarraren bidez liburutegiaren historian zehar bidaia egin zuten. Dokumentu, liburu eta obektu zaharren erakusketa mustu zuten ere.

Besteak beste, ekitaldi ofizialean Iñaki Apeztegia Morentin Vianako Printzea Erkundea - Kulturako Zuzendari Nagusia, Asución Maestro Pegenaute Nafarroako Liburutegietako Zuzendaria, Javier Ollo Altsasuko alkatea eta Mari Luz Oyarbide eta Elena Aristorena Altsasuko liburuzainek parte hartu zuten.

Urteurrena dela eta egitaraua antolatu dute otsailan; tailerrak, idazleekin topaketak eta hitzaldiak eta abar izanen dira Iortia kultur gunean.

Erlazionatuak