Duela 25 urte...

ADEk auto bat oparitu zuen

Guaixe 2024ko ots. 7a, 11:02

Elkarteak egindako sustapen baten saria zen

Altsasuko Dendari Elkarteak egin zuen sustapenak Citroen Saxo auto bat zuen sari nagusia. Eliodoro Mendozak eta bere hamabi lagunek Tanco supermerkatuan erosketa egin zuten, eta zozketako hainbat zenbaki eskuratu zuten, tartean 41.844 zenbakia. Zozketa egin eta zenbaki hori saritua izan zen. Mendozak elkarteko lehendakari Pedro Migel Lasaren eskutik jaso zuen autoko giltza. Sarituek autoarekin zer egin erabakitzekoak ziren, saltzea zen aukeretako bat.