Irulegiko eskuari eskultoreen omenaldia

Guaixe 2024ko ots. 22a, 15:24

Sorioneku! Euskara eta Euskal Kulturaren 2.100 urte erakusketaren pieza bat. UTZITAKOA

Otsailaren 23an, ostirala, 'Sorioneku! Euskara eta Euskal Kulturaren 2.100 urte' erakusketa mustu dute Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Martxoaren 20ra arte ikusgai egonen da. Horren hariran, otsailaren 27an, asteartea, haurrendako tailerra izanen da.

50 eskultorek baino gehiago parte hartu duten Sorioneku! Euskara eta Euskal Kulturaren 2.100 urte erakusketa-egitasmoan, eta martxoaren 20ra arte, erakusketa Altsasuko Iortia kultur guneko erakusketa aretoan ikusgai egonen da. Mustutze ekitaldia otsailaren 23an, ostirala, 18:00etan izanen da. Eskuahaldunak, Euskal Herriko Eskultoreen Elkarteak sustatuko erakusketa da.

Egitasmoaren barruan otsailaren 27an, asteartea, 18:30etik 20:00etara, Iortia kultur guneko harreran, Juanjo Abaurrea eta Luisa Aldaburu artisten eskutik haurrendako tailerra izanen da. Haurrek masila erabiliz eskuak sortuko dituzte eta horretarako moldeak izanen dira. Pirograbatzaileekin egurretan marrazteko eta idazteko ere aukera izanen dute, eta silikona berozko pistolekin eskuak eraikiko ditute eta ondoren spray bat erabiliz margotuko ditute. Tailerrean egindako lanak etxera eraman ahal izanen dituzte. Tailerraren hasieran olerki bat irakurriko da, eta amaietzeko erakusketaren eskulturen inguruko azalpenak emanen zaizkie jolasen bidez.