Barranka taldearen irteerak

Guaixe 2024ko mar. 8a, 11:29

Martxoaren 9an, larunbata, txirrindularitza taldearen talde mistoa Ergoienara joanen da, eta martxoaren 10ean, igandea, BTT taldeak Larregoikora irteera eginen du.

Bi irteera berri antolatu ditu Barranka Txirrindularitza Taldeak martxoaren 9 eta 10erako, larunbata eta igandea. Larunbatean talde mistoa Dorraora joanen da eta guztira 45 kilometroko ibilbidea eginen du. Igandean BTT taldea Larregoiko gainara joanen da, 57 kilometroko ibilbidea eginez. Bi irteerak 9:00etan aterako dira, Zumalakarregi plazatik.