Altsasuko Mendigoizaleen irteera berriak

Guaixe 2024ko mar. 8a, 14:01

Martxoaren 10ean, igandea, Andiako Zunbeltzeko benta zenetik abiatuko dira mendizaleak.

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak aspaldi daramatza mendi irteerak egiten, baina mendizaleak "eta herritarrak orokorrean" konturatu dira jendeak faltan botatzen duela "distantzia, erritmo eta desnibel" gehiagoko irteerak. Hortaz, hutsune hori betetzeko helburuarekin, "azken aldian egin izan ditugun irteerak gutxiestu gabe", aurretik aipatutako ezaugarri horiek betetzen dituzten Irteerak+ mendi irteerak prestatu ditu talde batek, "lehiaketa mailara iritsi gabe, ezta gutxiago ere".

Lehenengo Irteera+ martxoaren 10ean, igandean, izanen da. 8:00etan Altsasuko Erkuden kalearen 8 zenbakian duten egoitzan bilduko dira kotxeeatn Andiako Zunbeltzeko benta zenetik abiatzeko. Bertatik gutxi gora beherako 540 metroko desnibela duen ibilbidea eginen dute; besteak beste, Mailkasko eta Artxurietatik pasatuz.