Nafarroako landa eremuko 24 herritan izanen da Landa Nafarroa lotu kooperazio proiektuaren Landa Konexiaren Erronka escape room ibiltaria. Tartean Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean izanen da Eder, Erdialdea, Cederna Garalur eta Teder erakundeek sustatutako ekimena, martxoaren 23an, larunbata, arratsaldez. Ihes gela honen helburua Nafarroako herrietako, mundu digitaleko, mugikortasuneko eta bertako produktueko erronkak jakinaraztea da.
Altsasuko scape roomean sei txanda egonen dira: 17:30ean, 18:00etan, 18:30ean, 19:00etan, 19:30ean eta 20:00etan eta bakarrik edo taldeka eman daiteke izena conectanavarrarural.org webgunean.