Arratsalde pasa Intxostiapuntan

Guaixe 2024ko mar. 21a, 14:51

Martxoaren 29an eta 31n, ostirala eta igandea, Bingo arratsaldea eta gazte zinema antolatu dute, hurrenez hurren, Altsasuko gazte gunean.

Aste santuko oporretan ere Intxostiapunta gazte gunean irekita egonen da eta martxoaren 29an, ostirala, Bingoa antolatu dute 18:00etatik aurrera, gazte agendaren barruan. Bestetik, martxoaren 31n, igandea, 18:00etatik aurrera, gazte zinema saioa eginen dute gazteek.