Txirrindularitza

LXV. Erramu Trofeoa Altsasun

Guaixe 2024ko mar. 22a, 12:30
Joan zen urtean Iker Gomez hirugarren izan zen. MARTIN EARLY

Martxoaren 24an, igandea, Altsasu Kirol Ekarteak antolatutako juniorren mailako proba izanen da, Altsasun. Altamira hirutan igo beharko du tropelak.

Zailtasun guztien gainetik Altsasu Kirol Elkarteak juniorren mailako LXV. Erramu Trofeoa antolatu du igandean, 10:00etan (101 km). Tropelak Zegamako bidegurutzeraino joko du, eta Altamira hirutan igoko du. Iker Gomezek martxoaren 3an Altsasun irabazitako Udaberriko Saria eta gero, bere bigarren garaipena lortu nahiko du. Joan zen urtean hirugarren izan zen, eta aurten podiumaren gorenera igo nahiko du.