'Almacenados' antzezlana Altsasun

Guaixe 2024ko mar. 26a, 12:38

Apirilaren 6an, larunbata, Iker Galartzaren eta Zuhaitz Gurrutzagaren antzezlanaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Erretreta hartzeko dagoen arduraduna eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak ezinbestean bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Bi ezezagunen arteko isilune desrosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazak eta gezur handi baten zama agertuko da. Bi langileen harremana estutzen joango da, eta amankomunean daukaten horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia. Lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du Almacenados antzezlanak. David Desola idazle kataluniarraren komedia da, eta apirilaren 6an,larunbata, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da. Sarrerak Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian eros daitezke, 10 eurotan.