Nazabalen lanak Hego Korean

Guaixe 2024ko mar. 27a, 10:22
Itziar Nazabal Hego Korean performancea egiten. GHASSEN GHERISSI

Apirilaren 25era arte artista altsasuarraren 'The dance of Nature' erakusketa ibiltaria izanen da Asiako herrialdetik.

Itziar Nazabal Regueira artista altsasuarrak Goejeko Haegeumgang museoak antolatzen duen Life is Art nazioarteko arte erakusketa parte hartu zuen, eta ondoren haren lana Hego Koreatik erakusteko aukera izan du. Hortaz, martxoaren 1etik apirilaren 25era altsasuarraren The dance of Nature edo Naturaren dantza bakarkako erakusketa izanen da Haegeumgang Teme Museumean. Ondoren, Hego Koreako zenbait herritan izanen da erakusketa.

Erlazionatuak

Sakanako artea Hego Korean

Erkuden Ruiz Barroso 2023 urr 10 Altsasu