Garapenerako lankidetza dirulaguntzen deialdia egina Altsasun

Guaixe 2024ko api. 15a, 11:33
Altsasuko udaletxe parean jendea. ARTXIBOA

Deialdiak 6.224 euroko poltsa du.

Nazioarteko lankidetza programak edo garapenerako laguntzak bultzatu asmoz, Altsasuko Udalak dirulaguntza deialdia egin du. Aldi berean, deialdia balio nahi du altsasuarren sentsibilizazioa eta Altsasuko komunitatearen eta elkarteen parte hartzea sustatzen duten jarduerak egiteko. Deialdian interesa duen Gobernuz Kanpoko Erakundeak maiatzaren 15a baino lehen aurkeztu beharko ditu eskabideak. 

Eskatzaileek honako baldintzak bete behar dituzte eskatzaileek: izena emanda egotea Elkarteen Udal Erregistroan edo Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan, eta dokumentazioa eguneraturik izatea; irabazi-asmorik ez edukitzea; estatutuetan edo aurreko urteetako jarduera memorietan adieraziko da, berariaz, haren helburua dela garapenerako lankidetzarekin eta herrien arteko elkartasunarekin ikustekoa duten jarduerak egitea eta egoitza soziala edo delegazio iraunkorra eta aktiboa Nafarroan izatea.