Elkartasun azoka Altsasun

Guaixe 2024ko api. 10a, 14:24

Azokaren aurkezpena.

Apirilaren 14an, igandea, bigarren eskuko azoka izanen da, Iortia zabalgunean. Azoka ez ezik, Altsasu BHIko eta Sakana Harrera Haranako txokoak izanen dira.

Hirugarren urtez elkartasun azoka eginen da Altsasun, apirilaren 14an, igandea, Iortia zabalgunean. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzua, Altsasu BHI eta Sakana Harrera Harana ari dira ekimena antolatzen. Jasotakoa erakundearen jarduna sustatzeko izanen da, eta ikastetxeak bere parte hartzean pausu bat eman du, eta, besteak beste, ikasleak boluntarioak izanen dira. Elkartasun azoka 10:00etatik 14:00etara izanen da, eta jolasen txokoa, hausnarketa txokoa, institutuaren txokoa, Sakana Harrera Haranaren txokoa eta pintxoen txokoa izanen da.