Altsasuko gomazko erraldoiak aurkeztu dituzte

Guaixe 2024ko api. 15a, 11:35

Momotxorro eta sorgina erraldoien gomazko bertsioa sortu du Olentzero enpresak, eta apirilaren 14an aurkeztu zituzten; irabazietako zati bat Adano elkartearendako da. Aurkezpen festan, besteak beste, Altsasuko lau erraldoiak egon ziren. Irudiak erosteko ilara luzea izan zen.

Altsasuko gomazko erraldoiak erosteko eskaerak Arkatz liburudendan egin daitezke.