Sakanako industriaren inguruko solasaldia

Guaixe 2024ko api. 16a, 12:20

Apirilaren 16an, asteartea, 'Sakanako Industriaren potentziala, garapena eta erronkak' hitzaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Quesos Albenizeko Jaione Oraa, SEEko Javier Artetxe, Sakana LHIko Ignacio Urbitarte eta Aldakineko Santiago Gonzaleze izanen dira hizlariak.

Diario de Navarra egunkariaren DN en vivo egitasmoaren barruan Sakanako Industriaren potentziala, garapena eta erronkak hitzaldia izanen da apirilaren 16an, asteartea, 18:00etan, Iortia kultur gunean. Sarrera irekia da, aforoa bete arte. Hitzaldian Jaione Oraa Quesos Albeniz La Vasco Navarra Giza Baliabide sailaren arduradunak, Javier Artetxe Sakanako Enpresarien Elkarteko kudeatzaileak, Ignacio Urbitarte Sakana Lanbide Heziketako Institutuko zuzendariak eta Santiago Gonzalez Aldakin taldeko I+D+I sailaren laguntzaileak parte hartuko dute.