Zelandiko aparkalekua konponduta

Guaixe 2024ko api. 22a, 11:11
Langileak martxoaren 21ean aritu ziren lanean aparkalekuan.

Zorua egoki utzi du udalak.

Erabileraren poderioz, Zelandiko ibilgailuen aparkalekuko zorua hondatzen joan zen. Legarrezko zoruan zuloak sortzen joan ziren eta haiek urez betetzen ziren euri egunetan. Ondorioz, hainbat putzu sortzen ziren, handiak batzuk. Erabiltzaileen kexak sortu zituen horrek. Udalak hura konpondu zuen martxoaren 21ean. Zorua berdintzeko lanak egin ziren egun horretan. Zelandikoa Altsasun autoendako dauden lau aparkaleku publikoetako bat da. 2014an egin zen eta 47 autorendako tokia du.