'Eskuz esku. LAB zabaltzen' film dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2024ko api. 19a, 14:20
'Eskuz esku. LAB zabaltzen' film dokumentalaren emanaldia izanen da Altsasun. LAB SINDIKATUA

Apirilaren 19an, ostirala, LAB sindikatuaren 50. urteurrenaren harira egin duten ikus-entzunezkoaren proiekzioa eta solasaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

LAB sindikatuak 50 urte betetzen ditu aurten, eta sindikatuaren ibilbidea eta istorioak biltzen dituen Eskuz esku. LAB zabaltzen film dokumentala egin dute. Apirilaren 19an, ostirala, 18:00etan, Iortia kultur gunean ikus-entzunezkoaren proiekzioa eta, ondoren, solasaldia eginen dute.