Gazteendako asteburuko plana

Guaixe 2024ko api. 22a, 19:03

Apirilaren 27an, larunbata, Sexgune zerbitzua izanen da, Intxostiapunta gazte gunean; apirilaren 28an, igandea, gazte zinema saioa izanen da, Altsasuko gazte txokoan.

Hilabeteko azken ostiraletan izan ohi da Sexgunea gazteendako sexualitate zerbitzua, doakoa eta konfidentziala, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean, baina apirilean hilabetearen azken larunbatean izanen da zerbitzua: apirilaren 27an, larunbata, 17:30etik 20:30ean, hain zuzen. Bestetik, hilabetea amaitzeko gazte zinema saioa izanen da, Altsasuko gazte gunean, 18:00etatik aurrera.