Altsasuko Mendigoizaleak, Otxoa de Olza Fundazioaren alde

Guaixe 2024ko api. 26a, 13:24

Maiatzaren 3an, ostirala, 'La voz de Iñaki' solasaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Aurtengo Hiru Mendizerrak mendi martxarekin Altsasuko Mendigoizaleak taldeak Iñaki Ochoa de Olza SOS Himalaya fundazioa lagundu du.

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak Iñaki Ochoa de Olza SOS Himalaya fundazioa lagunduko du maiatzaren 11n antolatuko duen Hiru Mendizerrak mendi martxarekin. Joan zen urtean Irurtzungo Iratxo elkarteak babestu zuen aipatu fundazioa, eta fundazioak Makalu bailarako Seduwa herrian duen ospitalerako 6.000 euro lortu zituen. Aurten, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak hartu du fundazioa laguntzeko lekukoa. Aurretik, maiatzaren 3an, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunean, Elena Sagaseta de Ilurdoz fundazioko koordinatzailearen La voz de Iñaki solasaldia izanen da. Sarrerak 3 eurotan eros daitezke, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian, eta aipatu fundaziora bideratuko dira irabaziak.

Hiru Mendizerrak mendi martxarako izena ematea maiatzaren 4an amaitzen da.

Erlazionatuak