Futbola

Altsasuk puntu bat ekarri zuen Casedatik

Guaixe 2024ko api. 30a, 09:52

Gizonezkoen Preferente mailako 30. jardunaldiko partida maiatzaren lehenean jokatuko du Altsasuk, etxean

Gizonezkoen Preferente mailako 29. jardunaldian Altsasuk Casedan jokatu zuen, Beti Casedanoren kontra. Partida lehiatuan, bi taldeak markagailua mustutzen saiatu ziren, baina partida husnako berdinketarekin eta puntu banaketarekin despeditu zen. 

Burlades B taldeak jarraitzen du Preferente mailako lider (60 puntu). Altsasu hamahirugarren da (36 pntu). 29. jardunaldiko partida maiatzaren 1ean, 17:30ean jokatuko du Altsasuk. Talde gorritxoak sailkapenean hamabosgarren den Lezkairu hartuko du Dantzalekun, 17:30ean.