Lanengatik herrirako hegoaldeko sarbidea itxi eginen da

Guaixe 2024ko mai. 9a, 11:00

Beheko Benta auzoaren ikuspegia. Lanak zubiaren ondoan eginen dituzte eta errail moztuko dute.

Maiatzaren 13an itxiko dute sarbidea, baina herritik ateratzeko aukera izanen da. 

Altsasuko Udalak Beheko Benta auzoan ur hornidura sareak duen ihesa konpondu behar du. Horretarako, lanak maiatzaren 13an hasiko ditu. Horren ondorioz, kale horretatik herrira ezinen da ibilgailurik sartu. Ateratzeko, ordea, ez da inolako arazorik izanen. Hori dela eta, Altsasuko Udalak jakinarazi du herrira sartzeko iparraldeko sarrera, Sakana Lanbide Heziketa institutukoa, edo mendebaldeko sarrera, Txunkai auzokoa, erabili beharko direla.