Estreinako ezkila errepika

Guaixe 2024ko mai. 3a, 13:25

Maiatzaren 3tik irailaren 14ra arte, 134 egunetan, eguerdiro ezkila errepikak izanen dira entzungai Altsasun.

Estreinako egunean Jesus Bengoetxea, Asier Beramendi, Joan Kepa Evert eta Enrike Zelaia izan dira errepika jo dutenak, 22 minutuko iraupena izan da. 

Hura despedituta, Foru plazan jauziak, jotak eta porrusaldak dantzatu dituzte. Ostiraletan euskal dantzak dantzatzera elkartzen den taldeko kideak izan dira ekimena hartu dutenak, eta hainbat altsasuar batu zaizkie.