Ezkila errepikaren ondoren, dantza

Guaixe 2024ko mai. 3a, 13:15

Urteko aurreneko errepikaren ondoren, Foru plazan, jauziak, jotak eta porrusaldak dantzatu dituzte.

Ostiraletan euskal dantzak dantzatzera elkartzen den taldeko kideak izan dira ekimena hartu dutenak, eta hainbat altsasuar batu zaizkie. Bigarren urtea da maiatzaren hiruan dantzan aritu direla.