Txirrindulariak

Iker Gomezen bolada onak jarraitzen du

Txirrindulariak 2024ko mai. 7a, 10:30

Maiatzaren 4an, larunbata, bigarren izan zen Arantzazun eta maiatzaren 5ean, igandea, XLVI. Felix Errandonea Memoriala irabazi zuen, Beran

Juniorren mailan Iker Gomez Lopez de Goikoetxea(Quesos Albeniz) txirrindulari altsasuarraren bolada onak ez du etenik. 

Maiatzaren 4an, larunbata, 54. Arantzazu Igoera hartu zuen Oñatik (70 km) eta bertan bildu ziren txirrindulari juniorrak. Aimar Quintanak (Invitec-Iturribero) sekulako erakustaldia eman zuen eta lehena izan zen (1:41:37), Iker Gomezi 1:45 ateraz (1:43:22). Quesos Albeniz taldeko gainontzeko txirrindulariei dagokienez, Ekaitz Perez 26. sailkatu zen (1:45:48), Mikel Viloria 72. (1:52:05), Iker Begiristain 75. (1:52:16) eta Eñaut Oiarbide 76. (1:52:16). 

Hurrengo egunean, igandea, juniorren tropela Beran bildu zen, XLVI. Felix Errandonea Memorialean (72 km). Izena emanda zeuden 65 txirrindularietatik 35 sailkatu ziren, Iker Gomez buru zela (1:43:37). Altsasuarra bikain aritu zen eta 5 segundo atera zizkion Iker Villarri (Robert Innova). Ekaitz Perez 20. iritsi zen helmugara, Iker Begiristain 25. eta Eñaut Oiarbide 34.