Oiarbide sukaldariari aitortza

Guaixe 2024ko mai. 7a, 11:00

Carlos Oiarbide sukaldaria. ACADEMIA NAVARRA GASTRONOMIA

Nafarroako Gastronomia Akademiak bere lan ibilbidea aitortu dio.

Nafarroako sukaldaritzako egungo eta etorkizuneko protagonisten ahalegina ikus arazteko helburuz,   Nafarroako Gastronomiaren Akademiak hamalaugarren urtez bere sariak banatu ditu. Carlos Oiarbide sukaldari altsasuarrari Ibilbide Profesionalaren saria eman diote. Akademiatik adierazi zutenez, "mende erdiko dedikazioa du herrialdeko jatetxe onenetan eta bere lehengaiaren eta bere elaborazio bikainaren ezagutza sakona", nabarmendu zuten antolatzaileek. Gainera, akademikoek "beti banderatzat eraman izan duen apaltasuna eta lan egin duen tokian Nafarroako sukaldaritzaren defentsa harro eta nekaezina" goraipatu zituzten.

San Adriango Carlos Oyarbide Bistronomiko jatetxeko jabea oso pozik eta eskertuta agertu zen. "Niretako emozio eta errespetu handia da, eta, batez ere, gurasoekin eta osaba-izebekin batera hainbeste urte igaro izana gogorarazten dit. Gertatu ahal zaidanaren summum bat da, garrantzi honetako sari bat jaso eta, gainera, zure herrian, hainbeste urtez Madrilen egon ondoren... Egia esan, lasai hil naiteke ", esan zuen.