Asisko Urmenetaren saiakera grafiko berria Altsasun

Guaixe 2024ko mai. 7a, 10:17

Maiatzaren 10ean, ostirala, 'Gora Euskal Errientsak! Emakume aitzindariak kulturaren transmisioan' lanaren aurkezpena izanen da, Altsasuko Gure Etxean, Altxa burua!-k antolatuta, zenbait babesleren laguntzarekin.

Altxa burua! Sakanako euskaltzaleen sareak, Urtzi tabernaren, Ugari Amaia Otadiaren, Zelai klinikaren eta Portuko okindegiaren laguntzarekin, Gora Euskal Errientsak! Asisko Urmenetaren azken saiakeraren aurkezpena antolatu dute maiatzaren 10ean, ostirala, 19:00etan, Altsasuko Gure Etxean.

Gora Euskal Errientsak Emakume aitzindariak kulturaren transmisioan lanak bost errientsa edo irakasle garrantzitsuri omenaldia egin nahi die, hala nola, Uxueko Kapitolina Buztintze Larrondo (1867), Alozeko Malena Jauregiberri Erbin (1884), Iruñeko Jule Fernandez Zabaleta (1898) eta Katalina Alastuei Garaikoetxea (1899), eta Donostiko Elbira Zipitria Irastortza (1906), haien biografiak argitara ekarrita.