Udalen osaketa 2015

Goñiren bigarren legegintzaldia

Guaixe 2015ko eka. 18a, 18:57

Arakilgo Independenteak taldeko buruak, Ruben Goñi Urrozek, bigarren legegintzaldiari ekin dio. Bere taldeko zinegotzien botoak jaso zituen: Maria Paz Gonzalez Sagües, Miguel Angel Laplana Alba, Francisco Javier Uharte Garro eta Gregorio Santesteban Nuñez. EH Bilduko Jose Javier Beroiz Plano abstenitu egin zen. Bere kide Maria del Mar Esparza Luir ezin izan zuen egon eta beste bilkura batean hartuko du kargua.