Zuhaitzaren egunerako aitzurrak prest?

Guaixe 2016ko mar. 11a, 12:03

Larunbatean, 9:00etatik, Egiarretako Itxasperri ermitan.

 

Arakilgo Udalak arakildarrak biharko zuhaitz egunean parte hartzera gonbidatu ditu. Zuhaitz landaketa haurrek eginen badute ere, Udalak helduei joatea ere eskatu die. Itxasperri ermitaren inguruko zelaian zuhaitzak landatzeaz aparte landareekin egindako hesi bat jarri nahi dute. Landare horiek jartzeko auzolana 9:00etan hasiko da. Gainera, 11:00etan haurrek landatuko dituzten zuhaitzendako zuloak ere eginen dituzte.

Haurrendako hitzordua 10:30ean dago jarria. Itxasperrin haiendako propio eskulan tailerra izanen da. Haur bakoitzak zuhaitza landatzearekin batera hura babestuko du. Babes horren adierazle diren txartelak tailerrean eginen dituzte. Lan guztiak despeditu ondoren, denendako otamena izanen da.

Aitzurra
Parte-hartzaileek lan tresna eraman beharko dute.