Zalduak eta Beriainek bana berdindu zuten

Guaixe 2016ko aza. 8a, 09:14

Elomendiko Futbol Txapelketa. 8. jardunaldia: Beriain 1 – Zaldua 1

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 8. jardunaldia jokatu da. Arakilgo Zaldua taldeak Beriain izan zuen aurkari eta banako berdinketarekin despeditu zen partida. Gauzak horrela, sailkapen orokorrean Unziti da liderra (19 puntu) eta Zaldua laugarren postura jaitsi da (14 puntu). Zalduak eta sailkapenean bosgarrena den Ardoi-Poukasek (13 puntu) asteburuan partida jokatu behar zuten, baina atzeratzea erabaki dute.