Udalak hirugarren alkatea izanen du

Guaixe 2017ko ots. 3a, 08:43

Ilbeltzaren aurreneko astean Gregorio Santesteban Nuñez Arakilgo alkateak dimisioa eman zuen. Udal ardurak uzteko arrazoi pertsonalak eman zituen. Santestebanek 2015eko agorrilaren 27an hartu zuen kargua, Arakilgo Independenteen zerrenda-buru eta alkate zen Ruben Goñi Urrozek udala utzi eta Nafarroako Gobernuko Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari kargua hartu ondoren. Arakilgo Independenteek zinegotzi kargua bete eta alkate berria aukeratzeko bilkura egin bitartean, Maria Paz Gonzalez Sagües alkate-ordea ari da udalaren eguneroko kudeaketaz arduratzen.