Arakilgo Udalak jakinarazi du gazteek eurendako jarduerak antola ditzaten diru-laguntza deialdia egin duela. 14 eta 30 urte bitarteko gazte arakildarrek aurkeztu ditzakete euren eskaerak. Udaletik azaldu dutenez, diruz lagunduko dituzten jarduerak kultura, ingurumena, gizartea edo kirol jarduerak izanen dira. Eta baldintza da aurten egin behar direla. Interesa dutenek euren proposamenak apirilaren 30era arte aurkeztu dezakete Arakilgo udaletxean. Han edo www.arakil.net web orrian daude deialdiaren oinarriak.