Aurreneko emakume alkatea

Guaixe 2017ko api. 28a, 08:37
Arakilgo Talde Independenteko kideak.

Paz Gonzalez Sagües da Arakilgo alkate berria. Baita kargu hori betetzen duen aurreneko emakumea ere. Udal ardura berria martxoaren 13an egindako bilkuran hartu zuen Gonzalezek. Legegintzaldi honetan Arakilek duen hirugarren alkatea da Gonzalez. 2015eko udala hauteskundeetan Arakilgo Independenteek eskuratu zuten alkatetza eta bere zerrenda-buru Ruben Goñi Urrozek alkatetza hartu zuen. Baina  Nafarroako Gobernuko Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari kargua hartu ondoren utzi zuen udala. Gregorio Santesteban Nuñezek hartu zuen lekukoa  2015eko agorrilaren 27an eta ilbeltzaren aurreneko astean dimisioa eman zuen.

Talde independenteak bost zinegotzi lortu zituen hauteskundeetan, baina une honetan zinegotzi kargu bat hutsik dago. EH Bilduko bi zinegotzirekin osatzen da udala.