Gas sarea hedatzeko lanak eginen dira

Guaixe 2024ko ots. 28a, 11:15
Arakilgo ikuspegia Etxeberritik. ARTXIBOA

Hala onartu du Nafarroako Gobernuak.

Araudiari segituz, Gas Natural Redes GLP SA enpresak, baimen bateratua eskatu zuen aurten petrolio-gas likidotu kanalizatuaren sareak hedatzeko.  Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak enpresari baimena eman dio 2024an lan horiek egiteko. Gas enpresak Nafarroako hainbat udalerritan egin nahi ditu halako lanak, horien artean Arakil.