fUTBOLA

Zalduak ezin izan zuen Elomendiren bultzadarekin

Guaixe 2024ko ots. 27a, 09:29

Elomendiko Futbol Txapelketako sailkapenean bosgarren da Arakilgo taldea

Elomendiko Futbol Txapelketak hemeretzigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Zaldua Talleres Goñi talde arakildarrak sailkapenean bigarren den Elomendi taldea izan zuen aurkari. Elomendik postuari eustea zuen jokoan, eta partida borrokatuan hiru puntuak lortu zituen, Zalduari 3 eta 4 irabazita. 

Sailkapenean Bar Olmok jarraitzen du lider (44 puntu) Elomendi puntu batera duela (43 puntu). Zaldua bosgarren da (30 puntu). Asteburuan Zalduak sailkapenean zazpigarren den Txaparros taldea izango du aurkari, Ukarren.