Futbola

Zaldua, burua ezin altxatu

Guaixe 2024ko mar. 6a, 09:15

Elomendiko Futbol Txapelketako hogeigarren jardunaldian gutxieneko aldearengatik galdu zuen talde arakildarrak

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hogeigarren jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zaldua Talleres Goñi taldeak Txaparros izan zuen aurkari, baina partida oso lehiatuan Txaparrosek 3-2 irabazi zion Arakilgo taldeari. Sailkapenean Bar Olmok jarraitzen du lider (47 puntu), puntu batera Elomendi eta bi puntura Salinas taldeak dituela. Zaldua bosgarren da (30 puntu).

Martxoaren 9an Zaldua Talleres Goñik Bidezarra izango du aurkari Noainen.