Futbola

Zalduaren errebantxa

Guaixe 2024ko mar. 12a, 10:27

Elomendiko Txapelketako azken jardunaldietan galdu eta gero, Zalduak garaipen potoloa ospatu zuen

Elomendiko Futbol Txapelketan 21. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Azkeneko partidak galdu eta gero, Zaldua Talleres Goñi talde arakildarrak errebantxa ederra lortu zuen, 0-10 irabazi baitzion Bidezarrari. Sailkapenean Elomendi taldea da lider berria (49 puntu), orain arteko liderra zen Bar Olmoren aurretik (47 puntu). Zaldua Talleres Goñi bosgarren da (33 puntu). Asteburuan Zaldua Talleres Goñik Bar Olmo izango du aurkari Lekunberrin. Partida lehiatua izango da, Bar Olmok lidergoa berreskuratu nahi duelako.