Futbola

Zaldua, Bar Olmorekin ezin

Guaixe 2024ko mar. 20a, 11:30

Elomendiko Futbol Txapelketako 22. jardunaldian arakildarrek ez zuten punturik bildu

Elomendiko Futbol Txapelketan asteburuan 22. jardunaldia jokatu zen. Zaldua Talleres Goñi taldeak sailkapenean lidergoa eskuratzeko borrokan dagoen Bar Olmo taldea hartu zuen, eta partida oso estuan 1-2 gailendu zen Bar Olmo. 

Elomendi taldeak jarraitzen du izen bereko txapelketako lider (52 puntu), hankak zapatzen Bar Olmo taldea duela (50 puntu).  Zaldua Talleres Goñik bosgarren jarraitzen du (33 puntu). Asdefor eta Zalduaren partida ez da asteburu honetan jokatuko.