Lizarrara irteera antolatu du Arakilgo Udalak

Guaixe 2024ko api. 11a, 11:27
Arakildarrak Azpeitiko tren museoan. ARTXIBOA

Maiatzaren 4an, larunbata, kultur irteera eginen dute arakildarrek.

Arakildarren arteko harremanak sustatu asmoz, Arakilgo Udalak kultur irteera antolatu du. Maiatzaren 4an, larunbata, izanen da eta Lizarra hobeki ezagutzeko aukera eskainiko du. 10:30ean hasten da, ibarretik Lizarrarantz abiatuko dira. 11:30ean Lizarrako Alde Zaharrean gidatutako bisita izanen dute. 13:00etan, berriz, Karlismoaren museoa libreki bisitatzeko aukera izanen da. 14:00etarako dago jarrita bazkaltzeko ordua. 16:30etik aurrera Lizarran nork bere alde ibiltzeko aukera izanen du, bueltarako ordua iritsi arte, 18:00etan. 

Lizarra ezagutu nahi dutenek apirilaren 29ra arte dute izena emateko. Horretarako, 948 500 101 edo 634 584 226 telefono zenbakietako batera hots egin dezakete. Bestela, info@arakil.net edo arakilkultura@gmail.com posta elektronikoko helbideetako batera idatzi.