Futbola

Zalduak postu bat egin du gora

Guaixe 2024ko api. 24a, 10:05

Elomendiko Futbol Txapelketan beste garaipen bat lortu du Arakilgo taldeak

Elomendiko Futbol Txapelketan 26. jardunaldia jokatu zen, eta Arakilgo Zaldua Talleres Goñik garaipenaren bidean jarraitu zuen, Izalsa taldeari 4-0 irabazi baitzion. Garaipenak eragin zuzena izan du sailkapenean, Elomendik postu bat egin baitu gora. Elomendi taldeak jarraitzen du lider (62 puntu) eta Zaldua laugarren postura igo da (45 puntu). 

Asteburuan 27. jardunaldia jokatuko da, eta Zaldua Talleres Goñik sailkapenean hamabigarren den Modernillo izango du aurkari, Ucarren.