Donbasekin elkartasun eguna

Guaixe 2015ko mai. 22a, 09:45

Argi Bidea elkarteak Ukraniarekin gatazkan dagoen Donbas eskualdearekin elkartasun eguna antolatu du. Gora herri erresitentzia! Donbasetik ez dira pasako! lelopean antolatu dute egitaraua. Hura Lur Gil kazetariaren Donbasi buruzko hitzaldiarekin hasiko dira ekitaldiak, 18:00etan. 20:30ean elkartasun argazkia eginen dute. 21:00etan bokata jatea izanen da eta, bukatzeko, 23:00etan Alerta Gorria taldeak kontzertua eskainiko du, taldearen diskoa aurkezteko balioko duena.