Martutenera martxa

Guaixe 2016ko mar. 11a, 13:12

Epaiketara ez agertzeagatik Ertzaintzak Ainara Ladron Zarautzen atxilotu zuen larunbatean. Orduz geroztik Martuteneko espetxean dago preso. Eleak-Libre mugimenduak elkartasuna adierazteko “martxa laranja” antolatu du iganderako. 12:00etan jarri du hitzordua espetxe inguruan. Donostiako epaitegiak, bestalde, A8 autobidea ixtegatik protesta egin zuten bost gazteen kontrako epaiketa martxoaren 18rako deitu du. Eleak-Librek mugimenduak egun horretan epaitegian protestatzeko deia egin du.