Emakumezkoen sormena hizpide

Guaixe 2016ko mar. 11a, 13:37

Gaur, 18:00etan, Arbizuko liburutegian, ludoteka zerbitzua izanen da.

 

Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, Castillo Suarez idazleak solasaldia gidatuko du. Suarezek hainbat emakume idazleren testuak ekarriko ditu: urrutikoak eta gertukoak, zaharrak eta berriak, baina guztiak bihotzeraino iristen direnak. Ez da hitzaldi bat izanen, testuak eta argazkiak izanen dira solasaldirako aitzakia.