Ezkurdia bihar kantxara

Guaixe 2016ko api. 14a, 11:58

Joseba Ezkurdiak eta David Merinok indarrak neurtuko dituzte Labriten, Buruz Buruko Txapelketan

Bi pilotariek 5 urte daramatzate buruz burukoan jokatzen, 8 partidu hain zuzen ere. Arbizuarra finaleko atarian geratu zen iaz eta errioxarra ez da laurdenetara iritsi.
Ezkurdiak dio jokatzeko moduan aurrelariek abantailak dituztela atzelariekin alderatuz, baina ezin dela lasaitu, gehiegizko konfiantzak ezer ez egitera eraman baitezake. Binakako txapelketatik kanporatzeak mesede egin diola dio, entrenatzeko denbora gehiago izan duela eta orain duen sentsazioa ona dela. Joseba Ezkurdia banakako borroketan pelotari arriskutsua izan daiteke. Bolean izugarrizko potentzia dauka eta goitik gainditzea zaila egiten da, agindu behar duenean pilotari indar handiarekin jotzen baitio.