Emakumeendako propio antolatutako ipuin kontaketa saioa dago iragarria etzirako martxoaren 8aren bueltako egitarauaren barruan. Dorleta Kortazar ipuin kontalari arrasatearrak Ezpain gorriak kontakizuna eskainiko du. Kortazarrek berak sortutako ipuinak dira kontatuko dituenak eta helduei zuzenduta daude. Haien bidez bizitzari buruzko beste ikuskera bat transmititu nahi du. “Beste bide batzuetatik jasotzeko zailak diren eredu eta balioak helarazten dizkiet entzuleei”.