Arbizuko Bilgune Feministak Emakumeen Egunaren inguruan antolatutako egitarauaren barruan Dorleta Kortazar izan zen atzo. Arrasateko ipuin kontalariak Ezpain gorriak izenburuko kontakizuna eskaini zien Olatzea hotelean elkartu ziren emakumeei. Arbizuko Bilgune Feministaren egitaraua ostiralean despedituko da. Argi Bidea elkartean Lezoko Hamaika buelta antzerki taldeak Maita zera ere! Antzezlana eskainiko du, Maritxu eta Bartoloren istorioa.