Markezek eta Elorrietak euskal musikaren historia azalduko dute

Guaixe 2017ko mar. 31a, 13:31

Gaur, 20:00etan, Arbizuko kanpineko Amari Yoga egoitzan.

Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariek Baga, biga, higa hitzaldi-kontzertuarekin euskal musikaren historiaren errepasoa eginen dute gaur. Aurreko mendeko 60ko hamarkadatik gaur egunera arte musikak gurean egindako ibilbidea azalduko dute. Bost ataletan banatu dute historia: 60ko hamarkada artekoa; 60ko eta 70eko hamarkadak; 80ko hamarkada; 90eko hamarkada; eta 2000tik gaur artekoa. Kontakizuna egiterakoa garai bakoitzeko euskarriak ere hartuko dituzte kontuan: binilo diskoak, kaseteak, CDak, Mp3a. Emanaldi multimedia horrekin Markezek eta Elorrietan euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena egin nahi dute biek, hitzez eta kantaz.