Euskaraz sortutako zortzi film laburren eskaintza egin die Labur birak ikus-entzunezkoen zaleei: Oier Fuentesen Azken Saskia, Ageda kopla taldearen Beti bezperako koplak, Alejandro Diaz Castañoren Ihesa, Ibon Izaren Elemakarrak, Eki Pagoagaren Jalgi, UDA Filmsen 280º eta Kepa Sojoren Hileta. Gainera, EUSPOT lehiaketako spot onenak ikusteko aukera eskainiko du Laburbirak. Emanaldiaren ondoren ikusleek galdetegi batean iritzia eman dezakete. Erantzun guztien artean landetxe batean egonaldia zozketatuko da.
Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen euskarazko film laburren zirkuitua da Laburbira. 14. edizioa du aurtengoa. Martxoaren 3tik apirilaren 7ra Arbizun eta beste 31 herritan izanen da euskarazko film laburren zirkuitua. Laburbirarekin Euskaltzaleen topaguneak euskarazko film laburrak eta haien egileak ezagutaraztea da, ikusleek haiek ezagutu eta beraiekin gozatzeko aukera emanez.