guaixe.eus

Arbizuko Zumbathon Solidarioa antolatu dute

  Kirola  Arbizu

Esklerosi anitza duen Virginia Saezen aldeko ekitaldia izango da. Apirilaren 23an, 11:00etatik 13:00etara, Arbizuko kiroldegian



Apirilaren 23an Arbizuko Zumbathon Solidarioa antolatu dute, esklerosi anitza gaixotasuna duen Virginia Saez arbizuarraren aldeko ekitaldia. 11:00etan hasiko da ekitaldia eta 13:00ak arte, zumbako erritmoei jarraiki, ederki gozatuko dute Arbizuko kiroldegian bilduko diren kirolariek eta ikusleek. Kirolariek 5 euroko sarrera ordainduko dute eta ikusleek, aldiz, euro batekoa.
Ekitaldian zumbathon solidarioaren kamisetak jarriko dituzte salgai eta, horretaz gain, hainbat zozketa eginen dira: Joseba Ezkurdiaren kamiseta, Vendetta taldearen kamiseta eta CDa, Eroskiren bi saski, Osasuna, Eibar, Erreala eta Baskoniaren kamisetak, Movistarren maillota eta beste. Julian Iantzik ere El Conquis-eko ekipamendu bat eman du jaialdi solidario honetarako.

Antolatzaileek iragarri dutenez, Joseba Ezkurdiak, Julian Iantzik eta Maria Eskisabelek hartuko dute parte ekitaldian.

Hau ez da Virginia Saezen alde burututako lehen ekimena. Aurretik, gurpildun aulkia jaso zuen Saezek, Gasteizko mutil batek emana, eta Arbizuko ekokanpinean ere boluntario batek utzitako saskia zozketatu zen, bere alde.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak