Herriko hainbat etxe edertuko dituzten lore eta landareak erosi zituzten hainbat arbizuarrek atzo. Udaberriko azokan, ordea, bazen gehiago: barazki salmenta postua, esku-pilotak, Urdiaingo xaboiak, Mikel Berastegi (eztia), Tomas Mauleon (zura eta adarrak), Miriam (oihalak eta artilea), Maika (haziak eta ukenduak), Ines (jateko haziak, bero-zakuak), Batuta birziklatze laborategia, Maite Miguel (zeramika), Idoia Zufiaurre (ilustrazioak), Enara Insausti (argazki albumak) eta Irantzu Gartzia (Zergatik ilustrazio liburua). Trukerako mahaia Arbizuko udal liburutegiak jarri zuen. Eta Arbizuko Gure Esku Dagoko kideek txistorra pintxoak eskaini zizkieten gose ziren guztiei. Jendea batean eta bestean ibili zen.