Tresondagarriyek heldu dira Arbizun

Guaixe 2024ko ots. 6a, 15:36

2024ko Arbizuko kintoak. UTZITAKOA

Otsailaren 9tik 13ra, ostiraletik asteartera, izanen dituzte kinto ospakizunak Arbizun.

 

Hamar gaztek osatzen dute aurtengo kinto segizioa: Maia Novoselskyy Jaka, Obats Mendinueta Larrion, Izaro Ducar Gerrikagoitia, Leire Goñi Garziandia, Ailetz Arretxe Carrasco, Iker Lizarraga Pelegrin, Paula Igoa Reparaz, Unax Gainzarain Berastegi, Leire Mendinueta Azpiroz eta Alain Rosado Onda. Guztiek ere festetako ator gorria jantzita izanen dute ospakizunetan. Haren bizkarraldean Tresondagarriyek irakur liteke. Hamarkoteak bere kinto eskea otsailaren 5ean, astelehenean, hasi zuten. Egun horretan joan ziren enpresetara dirua eskatzea, "otsailaren 12an joatea ez baikenuen bideragarri ikusten". Otsailaren 9tik 13ra ospatuko dituzte haien egunak, eta asterte ihotean dena antolatzeaz ardura dute. 

2024ko Arbizuko kintoen egitaraua

Otsailak 9 ostirala

22:00 Afaria, Olatzean.

23:30 Parranda, Argi Bidea elkartean.

Otsailak 10 larunbata

Ihote ospakizunekin bat eginen dute kintoek

Otsailak 11 igandea

10:00 Kinto eskea etxez etxe, trikitilariak lagunduta eta bonboa joaz. Dirua ematen dutenei pastak eta moskatela eskainiko dizkiete.

15:00 Bazkaria, Baserrin. Ondoren, poteoa.

21:30 Afaria, kiroldegian.

24:00 Tolosara, parrandara.

Otsailak 12 astelehena

15:00 Bazkaria, Izarran. Ondoren, poteoa.

21:30 Afaria, Juaniton.

24:00 Tolosako inauterietara.

Otsailak 13 asteartea

17:00 Haurrendako jolasak, plazan.

17:45 Txokolate jana.

20:00 Aittun handiya eta amiñ txikiya, plazan. Ondoren txatarrak.

21:30 Herri afaria, Aldabide elkartean, kintoek antolatuta.

24:00 Altsasuko inauterietara.